Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak publiko egin duenez, bihar, ostirala, arratsaldeko 19etan auto-karabana egingo da Pili Artze eta Andoni Hernandez errefuxiatuen alde “Andoni eta Pili iheslari politikoak 18 urte herritik kanpo” lelopean. Iheslari eta presoen etxeratzea eskatuko duen protestaren ibilbidea Leioako osasun etxeko parking-ean hasiko da. Leioako AAMaren informazioen arabera, Artze eta Hernandez 1987an errefuxiatu ziren Estatu frantsesean, handik Uruguayra joan ziren eta bertan Espainiako Polizia Nazionalak bahitu eta torturatu zituen. Estatu frantsesera itzultzean, Paben atxilotu zituzten. 1995eko maiatzean, berriz, Montoubannen konfinatuak izan ziren, Euskal Herritik 500 kilometrora. Argazkian, leioan egindako presoen aldeko enkartelada bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!