Leioa, Berango, Algorta eta Sopelan ere egongo dira ikusgai Zinegoak`06ko filmak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 12a, 22:19

Bilboko Gay-Lesbo-Trans III. Nazioarteko Zinemaldiaren emanaldiak urtarrilaren 17tik 22ra bitartean izango dira Arriaga antzokian, Bilborock aretoan eta Capitol zinemetan. Hilaren 23tik 27ra, berriz, Bizkaiko beste hainbat herritara helduko da Zinegoak'06. Galdakao, Portugalete eta Sestaon ez ezik, Uribe Kosta eskualdeko Leioa, Berango, Algorta eta Sopela udalerrietan egongo dira ikusgai aurreko egunetan Bilbon aurkeztutako filmeen artetik batzuk. Roberto Caston zinemaldiko zuzendariak adierazi duenez, "urte bakoitzean maila bat igotzen jakin dugu, gauza ez baita handiagoak izatea, hobeagoak baizik". Argazkian, Zinegtoak'05eko sari nagusia –luzemetrai onena– irabazi zuen "West Side" filmaren irudia.

Hegoak elkarteak antolatuta, 11 luzemetrai, 33 laburmetrai eta 12 dokumetrai eskainiko ditu Bilboko Gay-Lesbo-Trans III. Nazioarteko Zinemaldiak. Gaur goizean emandako prentsaurrekoan, Roberto Caston Zinegoak'06ko zuzendariak azaldu duenez, "zinemaldia osatzen duten film kopurua hilabete askotako lanaren eta nazioarteko zinemaldietara eginiko bidaien emaitza da". Gauzak horrela, 15 herrialde ezberdinetako 400 filmetatik, "ahalik eta aukeraketa hoberena" egin dela adierazi du. Aurten, beste urteetan proiektatutako filmeen bikoitza egoteak "ez du kalitatea bat ere murriztu", Zinegoak'06 zinemaldiko zuzendariak esan duenez.

Uribe Kostan hainbat emanaldi

Esan bezala, behin Bilboko emanaldiak bukatuta, Bizkaiko beste hainbat herritara helduko da Zinegoak'06. Hilaren 23tik 27ra bitartean, Galdakao, Portugalete eta Sestaon ez ezik, Uribe Kosta eskualdeko Leioa, Berango, Algorta eta Sopela udalerrietan egongo dira ikusgai aurreko egunetan Bilbon aurkeztutako filmeen artetik batzuk.

Hona hemen Uribe Kosta eskualdean egongo diren proiekzioen xehetasunak:

Leioa

Kultur Leioan, 20:00etan.

Urtarrilak 23, astelehena.
- "Imatges d’un reflex" laburmetraia.
- "Whatever it takes" laburmetraia.
- "Yo, el otro" dokumentala.
- "Seres extravagantes" dokumentala.

Urtarrilak 24, astelehena.
- "Coolness" laburmetraia.
- "Ricardo, piezas" laburmetraia.
- "Sola" laburmetraia.
- "Butler" laburmetraia.
- "Invulnerable" laburmetraia.
- "Machulenco" laburmetraia.

Berango

Urtarrilak 26, osteguna.
Berangoeta kultur etxean, 20:00etan.
- "Molinos de viento" dokumentala.
- "Aliteracion" laburmetraia.
- "We are dad" dokumentala.

Algorta

Urtarrilak 26, osteguna.
Getxo Antzokian, 20:00etan.
- "Coolness" laburmetraia.
- "Ricardo, piezas" laburmetraia.
- "Sola" laburmetraia.
- "Butler" laburmetraia.
- "Invulnerable" laburmetraia.
- "Machulenco" laburmetraia.

Sopela

Urtarrilak 27, ostirala.
Kultur etxean, 20:00etan.
- "Ahora seras castigada" laburmetraia.
- "La 1ª mentira" laburmetraia.
- "Parlem de tu" dokumentala.
- "Seres extravagantes" dokumentala.

Informazio gehiago eta gainontzeko proiekzioen ordutegi eta toki zehatza zinemaldi beraren web orrialdean, www.zinegoak.com edota Hegoak elkartearen web-gunean www.hegoak.com helbideetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun