Bizkaiko Foru Aldundia eta Europako Fondoaren dirulaguntzarekin, Getxo Ekinean II egitasmoa abian jarri du
Getxoko Udalak, 2006ko urtarriletik 2007ko uztailaren 25era arte garatuko dena. Ekimen horretan 70 bat lagunek parte hartuko dute, aurreikuspenen arabera, eta aurretik egin diren Enplegua Indartzen, Enplegua Indartzen Plus eta Getxo Ekinean programen jarraipena izango da. Udal arduradunen hitzetan, aurreko deialdiaren antzera, "langabezian dauden getxoztarrei lana biltazen laguntzea da helburua", ondorengo arlo hauetan: hirugarren adina, haurtzaroa eta menpeko pertsonentzako zerbitzuak. Oraingo honetan, arreta berezia eskainiko zae lana topatzeko zailtasun handiagoak dituzten eta udal Gizarte Zerbitzuen laguntza jasotzen duten lagunei, baita etorkinei ere. Aipatu enplegu-sorguneak beste lan esparru batzuetara zabaldu daitezke, aipatu dutenez, baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden langabetuak badira. Argazkian, Getxoko
Behargintza.