Gezurrezko txanponei dagokienez, bi eurokoa da gustukoen dutena faltsutze mafiek, gero euro batekoa eta 50 centimokoa. Hortik behera badira faltsutzen direnak ere, baina ia ez daukete bolumenik.
Guztira, azken hiru urteotan 165.272 txanpon inkautatu dira, erdia baino gehiago, 96.000 ale, azken 2005 honetan. Hala ere, txanponen inkautazioak oso eskasak izan direla azaldu dute BCEko arduradunek, gaur egun 63 milioi txanpon faltsu aurreikusten direla azaldu baitute.
Txanponetan gehien faltsutu dena Alemaniakoa izan da, Frantzia, Espainia, Belgika, Italia, Austria, Herbereak, Irlanda, Grezia eta Luxemburgokoak atzetik jarraitzen diotelarik. Aurretik aipatutako billete zein txanpon faltsuen inkautapena Europol eta Interpolek gauzatu dituzte, BCErekin koordinatuta.
Europar Batasunean gehien faltsutzen diren bileteak 50 eta 20 eurokoak dira, 2005eko bigarren seihilekoan faltsuketa guztien %84 hain zuen ere, guztira 286.000 bilete faltsu merkatuan topatu baitira. Txanponetan, bi eurokoa izan da faltsutuena, euroa sortu zenetik bi euroko 165.272 txanpon faltsu harrapatu direlarik,