Unai Elorriaga bere laugarren eleberria planifikatzen ari dela aitortzen du gaur "Berria"n

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 15a, 14:18

Unai Elorriaga Algortako idazleari egindako elkarrizketa argitaratzen du gaur "Berria" egunkariak, "Gaiztakeria ez da errentagarria" titulupean. Juan Luis Zabala kazetariarekin izandako solasean batez ere "Vredaman" hirugarren eta orain arte azken eleberriari buruz jardun badu ere, Elorriaga argitaratutako beste bi nobelaz, filosofiaz, lanaz, itzulpenez eta buruan duen laugarren eleberriaz mintzatzen da. Unai Elorriaga egun "Vredaman"en gaztelerazko itzulpena prestatzen ari da Alfaguara argitaletxearentzat eta aldi berean laugarren lanaren nondik norakoak lotzen ari da burmuinean barrena. Aurreratu duenez, aurrekoekin nobela "ezberdina" izango da eta istorioari dagokionez honako hau azaldu du: "lagun koadrila bat bilduko da teilatu batean, haietako baten arrebaren zain. Arrebak herritik alde egin zuen aspaldi, eta ez dakite zergatik alde egin zuen, ezta nolakoa zen ere. Teilatu gainean zain dauden bitartean arrebaren irudia hedatuko dute haren nebak eta lagunek". Argazkia: Gaztesarea.

Gaiaren inguruko berriak:

"Gaiztakeria ez da errentagarria" (Berria)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun