Datorren ostiralean egitekoa zen manifestazioa atzeratu du ezker abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 15a, 14:56

Algortako ezker abertzaleak urtarrilaren 20rako deitu zuen 18/98 auziaren gainean Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketa salatu eta Paul Asensio algortarrari elkartasuna adierazteko mobilizazioa bertan behera utzi dute antolatzaileek. Izan ere, ezker abertzaleak bidalitako oharrean azaltzen duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaiketaren bista atzeratu izanak deialdia baldintzatzera eraman die: "18/98 epaiketa 20 egun atzeratu da, urtarrilaren 30ean hasiko dela berriro, eta hori dela eta, hurrengo ostiralerako deituta genuen mobilizazioa bertan behera geratuko da". Argazkian, gizon batek mobilizazioa iragartzen duen Ekinen kartel bat irakurtzen.

Gaiaren inguruko berriak:

Paul Asensiori elkartasuna adierazi eta 18/98 epaiketa salatzeko manifestazioa izango da bihar zortzi Algortan (2006 Urt 12)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun