Rozio Luzes, Egizu Getxo Euskaldunen izenean
Gaiaren inguruko berriak:
Egizuren bitakora (Egizu!)
Itxina kargalekutik (Areatzako Udala)
Gorbeia (em.luberri.net)
Aupa, berbalagunok. Hilero bezala, hirugarren zapatuan, datorrenean hain zuzen ere, hitzordua dugu. Gorbeiako Parke Naturaleko Itxinara joango gara, Orozkoko Urigoiti igaro, Egalasaburuko zelaietatik gora, Atxularko begia zeharkatu (iazko taldekoekin honaino bakarrik iritsi ginen) eta Mari jainkosaren bizileku izandako Supelegor kobazuloraino ibilbidea burutuko dugu. Betiko moduan, Algortako Telletxe plaza aurreko parkinean geratuko gara, 8:30ean. Gogoz bazabiltza, animatu! Bidali e-posta, SMS edo deitu, hementxe topako gaituzu: egizu@hotmail.com edo 605 739 916. Oso ondo segi eta euskaraz egin! Argazkian, Atxularko begia / em.luberri.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!