Kamioilari getxoztar bat zaurituta irten da istripu batetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 15a, 19:44

EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, herenegun, ostirala, ezbehar larria jazo zen eguerdi aldera BI-2701 errepidean, Sopuerta parean. Ordu horretan, Man eta Mercedes etxeko bi kamioik aurrez aurre jo zuten elkar, eta bigarren ibilgailu horren gidaria, L.M.A.E. 25 urteko getxotarra, zauritu zen. Biktima kabinaren barnean harrapatuta geratu zen, eta suhiltzaileen salbamendu-taldeak erreskatatu behar izan zuen. Horren ostean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Istripuaren ondorioz, bidea itxi behar izan zuten bi norabideetan, eta Sota errepidetik igaro behar izan ziren ibilgailuak hainbat orduz. Bestalde, Ertzaintzak 17 pertsona atxilotu ditu asteburu honetan alkoholaren menpean autoa gidatzen zutelakoan, tartean haietako bat Leioan atxilotu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun