Segurtasun handiagoa nahi
Era berean, azpiegituren gaiaz aparte, Marisa Arruek azpimarratu du "gure ikastetxeetan segurtasuna hobetzeko eta bandalismoa oztopatzeko lan egin behar dugula" eta ziurtatu du Romo ikastetxeko zuzendaritzak zein gurasoek "urteak eman dituztela segurtasun handiagoa eskatzen" eta alkateari eskatu dio "behar" hori betetzea.
PPren ustez, "gure ikastetxe publiko guztien azpiegiturak duintasunez zaintzeko nahiko polizia dugu, eta gainera segurtasun pribatua kontratatzera jo dezakegu, beharrezkoa bada". Arruek zehaztu duenez, zaintza lanak egin daitezen behar handien duen ikastetxea Itzubaltzeta / Erromokoa da, "gure alkateak berriro ere ahaztutako auzokoa".