Getxoko Goñi estratako etxe batean izandako sutearen ondorioz, igandeko goizaldean 25 urteko gazte bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, eskuetan zituen erredurak artatzeko. Ezbeharra goizeko 8:30ak aldera gertatu zen eta oraindik ez da ezagutzen zerk piztu zuen sutea. Bizilagun guztiak atera ziren etxetik eta suhiltzaileek amatatu zuten sua. Biktima bakarra ospitaleratutako gaztea izan zen. Bestalde, hedabide ezberdinek berria ematean bereziki azpimarratu dute gertaera etxe okupatu batean gertatu dela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.