Marisa Arruek eskatutako segurtasun neurriak martxan daude

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 16a, 10:10

Alderdi Popularrak gaurko Kultura, Kirola eta Hezkuntza Udal Batzordean Romo ikastetxearen azpiegituren hobetzearekin batera eskatuko dituen ikastetxe publikoetarako segurtasun neurriak dagoeneko bidean dira. Izan ere, bere idazkian Getxoko PPk ez du inolako aipamenik egiten 2005eko abenduaren 7an Udal Gobernuak onartutako Getxoko Udalaren ikastetxeetan zaintza pribatuko zerbitzua lehiaketa irekiaren bidez esleitzeko espedienteari buruz. Espediente horrek esaten duen bezala, esku pribatuetan jartzen den zerbitzua esleitzen den unetik bi urteko iraupena izango du eta beste bi urtez luzatu ahal izango da. Zerbitzuaren gehienezko aurrekontua urteko 38.000 eurokoa izango da. Argazkian, Iñaki Gerediaga Kultura, Kirola eta Hezkuntza Udal Batzordeko arduraduna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun