Emakume bat zaurituta suertatu da Urdulizen izandako auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 16a, 21:39

Emakume batek zauri arinak jaso ditu gaur arratsaldean Urdulizen izandako auto istripu baten eraginez. EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez 17:15ean Bilboko matrikula duen Mitsubishi Montero markako auto bat errepidetik irten eta irauli da Urdulizen, BI-2704 errepidean, Bilborako norabidean. Ezbeharra ikusgarria izan bada ere, ez da giza kalte handirik sortu eta O.M.C. 29 urteko emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute zauri arinak artatzeko. Ertzaintzak errepide osoa ordu erdiz moztu ondoren karril bat ireki du trafikorako, garbiketa lanek egoera normalizatu arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun