Ipar Euskal Herritik Mexikora ihes egin zuen 80eko hamarkada hasieran Aitor Elortzak. Ondoren, Ipar Euskal Herrira bueltatu zen berriro eta 1991ko maiatzean atxilotu eta Fresnesen (Paris) espetxeratu zuten 1992ko arte; 1993an epaitu ondoren, absoluzioa jaso zuelarik. 1994an berriz atxilotu zuten eta Metz-era bidali zuten. Bertan, zaintzapean ostatu batean bizitzera behartu zuten, "lan egiteko aukerarik gabe eta estutasunez beteriko egoeran", Etengabek adierazi duenez. Aste batzuk beranduago, konfinamendua apurtu eta "Euskal Herrira bueltatu zen bere herrian libre bizitzeko eskubidea praktikan jarriz", gaineratu dutenez.
Hona hemen Askatasunaren prentsa oharra:
Aitor Elorza euskal iheslaria politikoa hilik aurkitu dute bere etxean
Aitor Elorza euskal iheslari politikoa gaur hilik aurkitu dute Baionako bere etxean, familiak Askatasunari adierazi dionez.
Une honetan Baionako tanatorian dago gorpua eta datozen egunetan erreko dute, Aitorren nahiak errespetatuz.
Aitor Elorza Algortakoa zen eta 80eko hamarkadetik ihesean zegoen.
Askatasunak bere elkartasuna eta doluminak adierazten dio bere familiari eta datozen egunetarako antolatuko diren ekimenetan parte hartzeko deialdia luzatzen du ere.
Euskal Herrian, 2006ko urtarrilaren 16an