Urteak dira UPVren Leioako campusean segurtasunerako kamarak ipini zituztela. Hainbat kanpaina eta mobilizazio eraman izan dira urteetan zehar aipatu campusean. Hala ere, gaur egun, Leioa kamaraz eta txakurrez josita dago. 2005-06 ikasturte hasiera arte, Arte Ederretako fakultatean, kamara bakarra zegoen (ikus-entzunezko materialaren lapurreta ekiditeko), baina kurtsoa hasi eta aste batzuetara, sarrera nagusian beste bat jarri digute. Egoera honi aurre egiteko asmoz, kamaren eta kontrol sozialaren gaia ildo nagusitzat hartu dugu asanbladan, eta hasiera moduan gure fakultateko ikasle guztiei erakutsi nahi izan diegu zer nolako kontrola ezartzen duten gugan. Horretarako, gure begiradari ihes egiten zion kamara, gezi gorri ugariz seinalatu genuen pasa den asteartean. Zergatik kontrolatu behar gaituzte? Nor dago kamararen eta guzti honen atzean? Esan "patata" edo eman ostikada!
Arte Ederretako ikasleen asanblada.