Portu Zaharreko zelaigunearen pribatizazioa salatu eta informazio-batzarra deitu du biharko Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 17a, 11:46

Getxo Bizia ezker abertzaleko plataformak Algortako eta, batez ere, Portu Zaharreko bizilagunei bihar antolatuko duen informazio-batzarrean parte hartzeko deia egin die, izan ere, herri ekimenaren aburuz, "Udalak Portu Zaharreko beteketa gunea pribatizatu nahi du". Getxo Biziak zabaldutakoaren arabera, "Ezker Batuak Portu Zaharreko antzineko erribera gaineko beteketa gunea negozio pribatuak sustatzekoa izateko proposamena eraman zuen abenduko udal batzarrera eta honek hasiera batean onartu". Plataformak aurreratu du egoerari "aurre egiteko" prest dagoela. Batzarra Portu Zaharreko Etxetxun izango da, arratsaldeko 7etan. Argazkian, Josu Amezaga Getxo Biziaren hautetsia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun