Gizon baten gorpua aurkitu dute Getxoko kirol-portuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 17a, 13:46
Itsasoko Gurutze Gorriak Getxoko kirol-portuan ur gainean zegoen 60 urteko gizon baten gorpua atera zuen atzo. Gertakaria 23:30ean jazo zen eta ingurutik paseatzen ari zen bikote batek eman zion abisua Gurutze Gorriari. Bikoteak azaldu duenez, gizona horma batera gerturatu, laban egin eta itsasora erori zen. Gurutze Gorriko ontzi bat gizona jausi zen tokira bertaratu zen, baina iritsi zenerako biktima hilotz zegoen. Haitz artean aurkitu zuten. Gorpua Arriluzeko Itsas Salbamendurako basera eraman zuten, eta Ertzaintzak hartu zuen kasuaren ardura. Besteak beste, 158 erreskatetan parte hartu zuen 2005ean Itsasoko Gurutze Gorriak. Argazkian, gorpua ateratzeko atzo erabili zuten Arriluze III ontzia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun