Gorlizko Udalak abian jarri du "Elikatu itxaropen bat" herri saharauirekiko elkartasun kanpainaren bigarren edizioa eta datorren otsailaren 15era arte atuna, azukrea eta beste elikagai asko bilduko ditu Tindouf-eko errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko, Blanca Fernandez Gizarte Ekintzako zinegotziak jakinarazi duenez. Fernandezek Gorlizko bizilagunei deitu die kanpainan parte hartzeko eta gogoratu die elikagaiak kultur etxeko zein udaletxeko atarietan utzi ahal izango direla. Gainera, nahi duten herritarrek laguntza ekonomikoa emateko aukera ere izango dute Caja Laboraleko 3035-0080-94-0800054177 kontu korrontearen bidez. Bertan metatuko dirua bigarren eskuko kamioiak erosteko erabiliko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!