Aste osoan zehar egongo da itxita Sopelako frontoia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 17a, 14:42
Sopelako udal pilotalekua urtarrilaren 22ra arte egongo da itxita, bertan hobekuntza eta garbiketa lanak egiten ari direlako. Besteak beste, tabernaren egitura aldatuko dute, arkupe ondoko eremuan barra zati bat jartzeko. Horretaz gain, harmailen azpian dauden aldagelak eta gimnasioa "sakonki" garbituko dituztela ziurtatu dute udal kiroldegiak eta frontoia kudeatzen dituen Serviocio enpresako arduradunek. Dutxak, txorrotak, elektrizitate-sarea eta beste hainbat kontu ere konponduko dituzte. Gauzak horrela, Sopelako udal arduradunek adierazitakoaren arabera, "lanek kirol aretoan egiten diren ekintzak zein aisialdiko aktibitateak baldintzatuko dituzte". Argazkian, lau t'erdiko txapelketako iazko finala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun