Ken Zazpi musika talde euskaldunak kontzertua eskainiko du bihar, asteazkena, goizeko 12etan Leioako campuseko areto nagusian. Gernikarrek "Gelditu denbora" bere hirugarren eta oraingoz azken diskoa aurkeztuko dute EHUko Asteazken Kulturalen zikloaren barruan, sarrera mundu guztiari irekita egongo den eta doako kontzertuan. Lan berria akustikoan eta zuzenean grabatu dute: aurreko lanetik zazpi kanta birmoldatu dituzte eta sei kanta berri gehitu dituzte. Gainera, zuzeneko lan horren bi edizio egin dira, bata euskaraz eta bestea, berezia, katalanezko bi kanta biltzen dituena. Argazkian, taldea "Gelditu denbora"ren grabazioan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!