"Bitxia bada ere, gutxienez horietako bat eraikitzeko baimena eman du Barrikako Udalak", Txipio Baik adierazi duenez. Elkarte naturistak zehaztutakoaren arabera, horren gaineko informazioa eskatu zioten tokiko erakundeari, baina ukatu egin zitzaien. Diotenez, "gauza bera gertatzen ari da Bustun. Nekazaritza eta abeltzaintzarako babesa duen eremua erabiltzen ari dira Barrikabason eraikitzeko materialak pilatzeko". Horren gaineko datuak ere ukatu omen zizkion Txipio Bairi Udalak.
Gaiaren inguruko berriak:
EAEko Auzitegiak Barrikabasori buruz hartutako erabakia helegingo du Aldundiak (2005 Urt 13)
Barrikabason ezin daitekeela eraiki ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak (2004 Abe 29)