Udazkenean hastekoak ziren arren, egunotan ekin die Astrabuduako saihesbideko bigarren zatiko lanei Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailak. "Erandioko auzo horretan trafikoa arintzea, eta era berean, Abantzada eta itsasadarreko errepidea lotuz, ordezko bide bat ematea da" azpiegituraren helburua, udal arduradunek adierazi dutenez. Gainera, Udondo eta Lamiakoko industrialdeetarako sarbideak ere egingo dituzte. 2007ko bukaeran egon liteke zabalik saihesbidea. Gehienez, orduko 50 kilometroko abiaduran baino ezin izango dira joan bertatik ibilgailuek. Argazkian, lehenengo zatia eraikitzeko Mezo kalean egindako lanak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!