Marisa Arruek larritzat jo du pailazo taldeak Getxon lan egitea eta are gehiago “Udal Gobernu taldeak gure seme-alaben aurrean antzezten baimentzea”. Bozeramaile popularraren aburuz, egoera honi heldu izana “lotsagabekeria handia iruditzen zaigu hiritarren oinarrizko eskubideei errespetu falta adierazten baitu”. Arruek ildo beretik jarraitu du: “guretzat eskubiderik garrantzitsuena bizitzarena da, eta jende horrek ez du errespetatzen”.
Biktimen memoria
Era berean, alde ekonomikotik ere eraso egin nahi izan du Arruek: “kontratu honek 10.000 euroko diru kopurua kostatuko zaio udal ogasunari eta diru hori ETAren terrorismoak gogor kolpatu duen udaleko hiritarren poltsikoetatik irteten da. Getxoztarrak garen heinean, pertsonen bizitza baloratzen ez duten pailazo taldea gure diruarekin kontratatzeak lotsarazten gaitu”. Hori esanda Udal Gobernuari eta iñaki Zarraoa alkateari eskatu die ikuskizuna bertan behera uztea, “hori egin ezean biktimen memoria iraintzen lagunduko dutelako”.