Zirkuituan joko duten lehenengo hiru taldeak programatuta daude jadanik. Gauzak horrela, Leioan, ostiral honetan (urtarrilak 20) emango du kontzertua Daniel Amatek (pianoa), La Esquina Caliente taldea osatzen duten Javier Alzola (saxoa), Julio Andrade (baxua) eta Blas Fernandezekin (bateria) batera. Jazz latinoa jorratzen du Amatek. Oso gaztea zela hasi zen bere jaioterria den Kubako akorde eta erritmoak ikasten. Esan bezala, kontzertu honetan La Esquina Caliente taldea izango du lagun. Euskal Herrian aski ezagunak diren musikariek osatzen dute taldea. Izan ere, Kepa Junkera, Gontzal Mendibil eta Mikel Urdangarinekin aritu dira noizbait. Emanaldia Kultur Leioako Cafe Ambigu-an izango da, 22:00etan. Sarrera 3 euro.
Hurrengo bi kontzertuak otsailaren 17an eta martxoaren 17an izango dira, ostirala biak, eta The Graham Foster Trio eta Four Friends taldeak aritu dira, hurrenez hurren.