Askatasunak atzo kaleratutako oharra:
Aitor Elortza euskal iheslari politikoa gogoratuz eta euskaldunok gure herrian libre bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatuz, gaur, arratsaldeko 20:00etan, Algortan manifestazioa eginen da.
Une honetan familiak eta abokatuak Aitorren gorpua errausteko gestioak egiten ari dira, eta datorren ostiralean, urtarrilak 20, arratsaldeko 20:00etan, "Euskal Herria libre izateko eta Euskal Herrian bizitzeko borrokatu duzu. Euskal Herriak bere baitan gordeko zaitu" leloarekin merezi duen omenaldia eskeiniko zaio Donibane Lohitzuneko, Santa Barbara gunean. Bertan errautzak zabalduko dira lau haizetara, ordurako baimenak lortzen badira.
Hainbeste maite zuen txoko honetatik bere bihotzean zeraman Algortan igandean beste omenaldi bat eskeiniko zaio, hemen ere bere errautzak botako direlarik.
Izan zuen bizitza bezain gogorra izan da bere heriotza
1960an Parisen jaio eta handik familiaren sorterrira, Algortara, joan zen familiarekin. Gure herriaren alde borrokatzeagatik errepresioaren hatzaparretatik iheska 1980an Algorta utzi behar izan zuen, 19 urte besterik ez zituelarik. Donibane Lohitzunera heldu eta denbora gutxira Ziburun atxilotua izan zen. Hilebete batzuk Bainoako presondegian izan zuten eta askatasuna berreskuratu zuenean Mexikoko bidea hartu zuen beste hainbeste euskal herritar bezala. Euskal Herria beti buruan eta bihotzean edukiz Azteken herrian ez zuen denbora luzez egon, eta honela berriz 1982an etxeko bidea hartu zuen, berriz Donibane Lohitzunen finkatuz bere etxebizitza.
Frantses poliziek berriz 1991ko maiatzean atxilotu zuten eta Fresneseko presondegian sartu zuten 1992arte, urte betez espetxeratua egon zelarik. Atxiloketa honen inguruan 1993an izandako epaiketan absoluzioa jaso bazuen ere; berriz 1994an atxilotu zuten eta Metz-en asignatu zuten alberge baten bizitzera behartu zutelarik: prekarietatean, inseguritatean, lanik gabe, dirurik gabe, beti ere errepresioaren hatzaparren pean... handik egun batzuetara asignazioa apurtu eta Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen.
Errepresioa, jasarpena, inoiz jakin gabe noiz atxilotuko zuten berriro, estatuen errepresioaren hatzaparretik betik iheska... sufritu eta bizi izan zuen bizitza bezain gogorra izan da bere heriotza, izan ere azken urteetan guzti honen ondorioz harrapatu zion buruko gaixotasunak okerrera egin zuen.
Gaiaren inguruko berriak:
Aitor Elortza gogoan, ehunaka lagun batu dira Algortan (2005 Urt 17)
Aitor Elortza Algortako iheslari politikoa hilik aurkitu dute (2006 Urt 16)