Herrizaingo Sailak ekitaldi bat debekatu du lehenengo aldiz Grande-Marlaskak Batasunaren azken autoa kaleratu zuenetik. Gasteizen biharko, ostirala, deituta zegoen agerraldi bat debekatu du EAEko Polizia zuzentzen duen departamentuak "Batasunaren aldeko kontsignak izateagatik". Herrizaingo Sailak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, debekua "ebazpen arrazoituaren bidez" ezarri du, ekimenak "Batasunaren –organo judizialek legez kanpo utzitako alderdia– aldeko kontsignak izateagatik". Herrizaingo Sailak argitu duenez, herritar batek aurkeztu zuen bihar Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan 20:30ean agerraldia egiteko deialdia eta hura debekatu du "legez kanpo utzitako alderdi baten aldeko agerraldia egitea delitua izan litekeelako". Argazkian, ertzain batzuk, EAEko azken hauteskundeetan Batasunak Algortan deitutako mitina moztu baino lehen.