Erandioko hillerrian horma-hilobiak eta hezurtegiak egiten ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 19a, 20:26
San Agustin hilerrian 318 horma-hilobi eta 129 hezurtegi eraikitzeko lanari ekin zion Erandioko Udalak urtarrilaren 16an, kanposantua berritu eta handitzeko egitasmoaren hirugarren faseari helduz. Horma-hilobiak eta hezurtegiak hormigoi armatukoak izango dira, lantegian aurrefabrikatuak; "higiene aldetik guztiz erabilgarriak, arin eta erraz muntatzeko modukoak eta kostu lehiakorrekoak", udal arduradunek adierazitakoaren arabera. Izango duten azken akaberarekin emango dira horma-hilobiak, hau da, estalki, estalki-azpi eta finkatzeko elementu guztiekin, erabat amaituak eta okupatzeko prest. Horietako bat eskuratzen duenak harrizko estalkian identifikaziorako errotulua jartzea baino ez dute izango.
Hilerriari "irudi bateratua" eman nahi zaio, gaineratu dutenez, beste kanposantu batzuetan ikus daitekeen material, itxura eta akabera desberdinik gabe. Lanen aurrekontua 867.990 eurokoa da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun