Asteartera arte dago urtarrilaren 28ko kontzertu lirikorako gonbidapenak erreserbatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 19a, 20:46
Urtarrilaren 28an, larunbata, kontzertu lirikoa eskainiko dute, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean, Naroa Agirre sopranoak, Marife Nogales mezzo-sopranoak eta Itziar Barredo piano-joleak. Sarrera debaldekoa izango den arren, hilaren 24ra arte, asteartea, jarri dute gonbidapenak erreserbatzeko epea. Horretarako, Erandioko Udaleko Kultura, Gazteria eta Kirol Arloarekin (944 890 140) jarri beharko dira harremanetan emanaldira joan nahi dutenak. Arratsaldeko zortzietan hasiko da errezitala. Argazkian: Marife Nogales / Euskadikosoinuak.com.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun