Zentzu horretan, hemendik aurrera bi lan nagusi izango ditu Getxoko Udalak: aipatu memoria egin eta diseinatu bai baina oraindik gauzatu ez diren ekintzak abiatzea. Txostena ekaina aurretik aurkeztu beharko da eta urte amaierako ezagutuko da erabakia.
Hainbat sari
Zarraoak azaldutakoaren arabera, "Bikaintasunarekiko Konpromisoaren Diploma (Euskalitek emandakoa) ez ezik, kalitatearen esparruan beste sari batzuk ere jaso ditu, ISO 9000 ziurtagirien bitartez, Getxoko Udalak; eskaintzen dituen hainbat zerbitzuengaitik (Hiritarren Arretarako Bulegoek, Kontratazioak, Artxibategiak edo Getxoko Kirolakek jasoak dituzte honez gero; beste batzuk lortzeko bidean dira), hain zuzen ere. Kalitate Turistikoaren Q ziurtagiria ere eman digute".