Getxoko Udalak ere jarri die salaketa Mentxakabarriko gazteei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 20a, 13:37

Iñaki Zarraoa alkateak baieztatutakoaren arabera, "abenduaren 23an udaletxe aurrean elkartu zen gazte taldearen aurkako salaketa jarri du Getxoko Udalak". Horrela jakinarazi du gaur El Correo Español egunkariak. Ostiral horretan, Mentxakabarri gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa egitekoa zen Getxoko PP eta udaletxean egitea erabaki zuten azkenean, neska-mutilak bertatik irten eta metro gutxitara paratu zirelako. Udaletxean ere kontzentratu ziren gazteak. Beti ere aipatu iturrien arabera, "ekintza legalak istiluak gertatu eta hurrengo egunean abian" jarri zituztela zehaztu du Zarraoak. Tirabiretan "udaltzain bat zauritu" zen, udal agintariaren hitzetan. Getxoko PPk ere Mentxakabarriko gazteen kontrako salaketa jarrita dauka Udaltzaingoaren aurrean.

Modu horretan erantzun die Iñaki Zarraoa alkateak, Getxoko PPk egindako adierazpenei. "Utzikeriaz eta pasibotasunez" jokatzea egotzi zion egun horretan udal mandatariari Marisa Arrue popularren bozeramaileak. "Informazio falta eta iraintzeko asmoa kontutan hartuta baino ezin daitezke ulertu Arruek esandakoak", dio Zarraoak.

Gaiaren inguruko berriak:

Mentxakabarriko gazteen kontrako salaketa jarri du Getxoko PPk (2006 Urt 16)

Zarraoaren hitzetan, "PP gezurretan ari da gazteei udaletxean sartzen galarazi ez zaiela dioenean" (2005 Abe 23)

Getxoko PPren prentsaurrekoa "probokaziotzat" jo du Algortako Gazte Asanbladak (2005 Abe 23)

Gazteak Mentxakabarritik kanporatzeko exijitu dio Zarraoari Getxoko PPk (2005 Abe 23)

Getxoko udaltzaingoen jarrera "larderiatsua" salatu dute Mentxakabarriko gazteek (2005 Abe 23)

"Erradikal talde batek" prentsaurrekoa eragotzi duela salatu du Getxoko PPk (2005 Abe 23)

Mentxakabarriko gazteei ez die kezka handiegirik eragiten Getxoko PPk (2005 Abe 22)

Mentxakabarri gaztetxe aurrean egingo du agerraldia bihar Getxoko PPk (2005 Abe 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun