Hona hemen Mentxakabarri gaztetxeko kideek zabaldutako oharra:
2005eko abenduaren 23an gertatutakoei erantzunez eta Marisa Arrue Bergareche andreak Getxoko Udaltzaingoaren aurrean aurkeztutako salaketatik defendatzeko asmoz –agintearen aurkako atentatua, larderiatzea, mehatxua, derrigortzea eta desordena publikoa leporatzen dizkigu–, komunikatu hau zabaldu dugu zentro sozial eta kultural honetan batutako gazteok.
Alderdi horretako zinegotziak autoritatearen aurkako delitua leporatzen digu, bi udal zinegotziri beldurra eragin geniela argudiatuz eta bera Espainako Kongresuko diputatu dela gaineratuz, egoera larriagotu eta albisteak jendartearengan eragin handiagoa izateko asmoz. Salaketei erantzunez, prentsaurreko batean hainbat gazte egotea ez zaigu iruditzen beldurra eragin nahi izatea denik. Gure ustez, guztiz zilegia da eraikinaren inguruko espaloian eurekin batera egon nahi izatea. Une horretan zein udaletxean beranduago, polizia armak aldean egotea eragiten digu guri beldurra.
Bestalde, zinegotzi horiei udaletxera sartzen eta bertatik irtetzen utzi omen ez genielako leporatzen digute desordena publiko delitua. Ez dugu uste udalerri osoaren eta herritar guztien ondare den eraikin publiko batera sartu nahi izatea delitua denik. Getxoztarrak izanda, askatasun osoz sartzen utzi beharko ligukete.
Derrigortze delitua ere egotzi digute, prentsaurrekoa kalean egiten utzi omen ez genielako. Gehiegizkoa deritzogu bortxatzat hartzea euren iritzia ez den beste bat plazaratu eta gutaz esan nahi zutena entzun nahi izatea.
Ildo horretan, okupatutako zentru sozialaren aurrean prentsaurrekoa ematea probokaziotzat jotzen dugu, aipatu agerraldia antolatzen hasi zirenean ere guk erantzutea bilatzen zutelako.
Salaketekin jarraituz, udaleko bi zinegotziri mehatxu larriak egitea leporatzen digute, Arruek zitazioan bere diputatu izaera berretsiz eta etengabe dramatizatuz, egoera testuingurutik ateraz; biktima bezala agertzeko, bi zinegotziei mehatxu egin ez zitzaienean. Zitazio honekin Mentxakabarri okupatu ostean sortutako mugimendua kriminalizatu nahi dute, tamaina horretako delituak guri leporatuz.
Peoitzat erabiltzen gaituzte
Hala ere, asmo bakarra ez da gu kriminalizatzea. Peoitzat erabiltzen gaituz PPk, Iñaki Zarraoa alkate eta EAJko kidearen aurka egiteko abian jarritako estrategia politikoaren barruan. Modu horretan, EAJren eta aipatu alderdiak Alkatetzan dituen ordezkarien aurka ekiten ari dira argiro popularrak, agian, udalerriko beste alderdien aurrean merituak egiteko asmoz.
Gainera, ez gaitu PPk bakarrik erasotu, Udalak berak gure ekimenekin bukatu nahi izan du uneoro, udalerrian gure egitasmoak eta bestelakoak geldiaraziz; guzti hau, desalojoen bidez eta gure funtzionamendua oztopatzeko argia kenduz.
Salaketa guzti hauek bidean jarritako oztopoak baino ez dira. Etxe huts bat berritzea baino askoz gehiago egin nahi dugu guk, norbanako bezala errealizatzeko gunea garatu nahi dugu, gazte garen einean, etorkizun ezberdin baten aldeko apustua eginez; gure iritzia kontuan izango den etorkizun baten alde.
Pixkanaka gure proiektua zilegia dela erakutsiko dugu, aberasgarria dela eta sozialtzat jotzen dugula, aurkakoa erakutsi asmoz dabiltzan arren.
Kriminalizazioaren aurka eginez, ez dute gure ahotsa isilduko.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxoko Udalak ere jarri die salaketa Mentxakabarriko gazteei (2006 Urt 20)
Mentxakabarriko gazteen kontrako salaketa jarri du Getxoko PPk (2006 Urt 16)
Zarraoaren hitzetan, "PP gezurretan ari da gazteei udaletxean sartzen galarazi ez zaiela dioenean" (2005 Abe 23)
Getxoko PPren prentsaurrekoa "probokaziotzat" jo du Algortako Gazte Asanbladak (2005 Abe 23)
Gazteak Mentxakabarritik kanporatzeko exijitu dio Zarraoari Getxoko PPk (2005 Abe 23)
Getxoko udaltzaingoen jarrera "larderiatsua" salatu dute Mentxakabarriko gazteek (2005 Abe 23)
"Erradikal talde batek" prentsaurrekoa eragotzi duela salatu du Getxoko PPk (2005 Abe 23)
Mentxakabarriko gazteei ez die kezka handiegirik eragiten Getxoko PPk (2005 Abe 22)
Mentxakabarri gaztetxe aurrean egingo du agerraldia bihar Getxoko PPk (2005 Abe 22)