Otazua eta Labeaga Uribe Kostako presoak itxialdian eta baraualdian daude

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 24a, 15:29

Iñigo Otazua eta Urko Labeaga Algorta eta Sopelako presoak Topaseko espetxean kartzeleratuta dauden Euskal Preso Politikoen Kolektiboko beste 13 gizonezkoekin eta 3 emakumezkoekin batera gaur itxialdia eta baraualdia egiten ari dira, Etengabe.org Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bitakorak jakinarazi duenez. Itxialdia Aitor Elortza iheslari politikoaren heriotza dela-eta egiten dihardute, baraua, berriz, Alcalako espetxean Anuntzi Alonso eta pasa den astean 12.000 euroko fidantzapean aske gelditu zen Lorea Azpilikueta euskal preso politikoek jasan zuten erasoa salatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun