Mentxakabarri gaztetxeko bost lagun epaitegian aurkeztu behar izango dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urtarrilaren 23a

Algortako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, Mentxakabarri gaztetxeko 5 kide Getxoko Justizia Jauregian aurkeztuko dira arratsaldeko 5etan. Gazteak "etxebizitza usurpatu izana” leporatuta deitu dituzte deklaratzera. Aipatu prozedura “Algortako gazteon aurka irekitako lehenengo prozesu judizialaren hasieratzat” jo du gazte asanbladak. Izan ere, gogoratu dutenez, “dagoeneko Getxoko Udalak eta Getxoko PPk ere salaketa ipinita daukate, oso leporatze larriak eginez. Zarautzen Udal Gobernuak gazte mugimenduarekin akordio batera heldu den une berean, Algortan inoiz baino fronte errepresibo gehiago ireki dute, PNVren milaka aurpegiak azalaraziz”. AGAren arabera, “Algortan gaztetxearen proiektua bizirik dago eta aurrera eramango dugu, oztopoak oztopo”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun