Lesbianismoaren inguruko
Lesbian Lilurak izeneko irratsaio euskalduna martxan jarriko dute datorren otsailaren 1ean, asteazkena,
Lesmedios.com Internet bidezko irratian.
Ortzadar 84 bitakorak egindako iragarkian ikus daitekeenez, saioa gaueko 22:00etan entzun ahal izango da asteroko maiztasunez. Les Medios irratia izen bereko Irungo elkarte feministak sortu zuen orain dela urte bat, 2004ko azaroaren 23an, emakume lesbianek zuzendutako munduko lehenengo irratia bihurtu dela. Irratian emakumeen ikuspegitik landutako informazioa eta entretenimendua soinu profesionalarekin eskaintzeaz gain, parekidetasuna eta sexualitate askea bultzatzen dituzte proiektu autogestionatuko kideek. Lesbian Lilurak izan ezik oraingoz programazio osoa gazteleraz da, izan ere, saio asko Ameriketan egiten dituzte Mexiko, Argentina, Peru, Venezuela eta Puerto Ricoko kolaboratzaileek. Herrialde Katalanetatik ere egiten dituzte irratsaioak eta Les Mediosen asmoa gazteleraz eta euskaraz gain katalanez, italieraz eta frantsesez aritzea da. Irratia entzuteko,
hemen sakatu baino ez duzu egin behar.