Erandioko gazte bat atxilotu dute bere amaren senarra sastatu zuelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 24a, 14:38

Iragan igandean bere amaren mutil lagunari sastakaia gorputzaren hainbat ataletan sartzea leporatuta, atzo, astelehena, Ertzaintzak J.A.M.D. 22 urteko gazte erandioztarra atxilotu zuen. EAEko Herrizaingo Sailak zabaldutako prentsa oharraren arabera igandeko goizean, 7:30ak aldera, Erandioko udaltzainei jakinarazi zieten 112 larrialdietarako telefonoan udal horretako dei bat jaso zela. Dei horretan auzokide batek gizonezko bat hainbat sastada jaso ostean laguntza bila bere atezain automatikoraino heldu zela kontatzen zuen. Udaltzainak bertaratu eta sabelan, beso batean eta lepoan zaurituta eta odoletan zegoen gizona topatu zuten. Erandioko beste udaltzain batzuk gizon erasotuarengana emaztearekin batera heldu ziren eta deklarazioen arabera, emakumearen semearen bila jarri ziren, gizona erasotu zuelakoan. Biktima, berriz, anbulantziaz garraiotu zuten ospitaleraino eta bertan ebakuntza egin zioten.

Horrezkero, Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ustezko erasotzailearen bilaketari ekin zioten, baina atzora arte ez zuten emaitzik lortu. Astelehenean, berriz, ertzainek motxila bat topatu zuten ustezko erasotzailearen etxeko kanpoaldean, berau ihesean alde egin zuenean eramaten zuenaren berdintsua. Zonaldea miatzean ustezko erasotzailea topatu eta atxilotu zuten. Ertzaintzak, berriz, gaur arte ez du eramango gazte erandioztarra Bilboko Zaintza Epaitegira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun