Anjel Figueroak salatutako kartzela funtzionarioa absolbitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 24a, 16:42

Kordobako Instrukzioko 3. Epaitegiak aske utzi du Anjel Figueroa Algortako presoak isekaz tratatzeagatik salatu zuen Alcoleako espetxeko kartzela funtzionarioa. Torturaren Kontrako Taldeak bere webgunean iragarri duenez, salaketa 2005eko uztaileko gertaerak jasotzen ditu, Figueroa Kordobako Alcoleako espetxean preso zeukatenean. Figueroak salatu zuen funtzionarioak posta lurrera botatzen ziola bera makurrarazteko. Epaileak ez du horrela ikusi eta erabaki du defentsak eskatu bezala posta lurrera botatzea "ohiko jarduera" dela eta horretan isekarik ez dagoela. Era berean, paketeen tamaina handian oinarrituz, epaileak babestu du funtzionarioen jarrera: "paketeak biltzeko makurtu behar izateak ez dakar berekin gutxiespen, irain edo tratu txar psikologikorik" eta horrela jarduteko funtsa "arrazoi praktikoak" dira epailearen arabera.

Aipatzekoa da Anjel Figueroa Kordobatik lekuz aldatu zuten salaketa jarri ostean. Bestalde, "El dia de Cordoba" egunkariak jaso duenez, CSI-CSIF eskumako sindikatuak eskatu du horrelako kasuetan, presoren batek jarritako salaketa bertan behera gelditzen denean, prozesu-kostuak presoari kobratzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun