Ikasleen %51k euskaraz egin zuen azken selektibitate-azterketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 24a, 20:04

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute eta horren arabera, Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistema, hau da, unibertsitatean euskararen egoera zein den aztertzeko sistema mantenduko dute. Adierazleak antolatu eta eguneratuko dituzte. Horrez gain, azalpen-txostenak egingo dituzte egoera hobeto ulertzeko. Euskararen erabilerari dagokionez, azkeneko deialdian EAEko ikasleen %51k egin zuen selektibitate-azterketa euskaraz, Juan Ignacio Perez EHUko errektoreak emandako datuen arabera. Ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleen portzentaia aldiz, %35ekoa da.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskararen egoera unibertsitatean zein den aztertzeko sistema mantenduko dute Jaurlaritzak eta EHUk (Eitb24.com, 2006 Urt 23)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun