Erasoen aurrean, jaialdia antolatu dute ostiralerako Mentxakabarriko gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urtarrilaren 25a

Jakingo duzuenez, Algortako gaztetxearen aldeko mugimenduak hainbat eraso jasan ditu, Mentxakabarri etxearen jabea, Alderdi Popularra eta Getxoko Udalaren aldetik. Atzo, herriko 5 gaztek deklaratu behar izan zuten eta epaiketaren zain daude. Eta beste bi salaketa daude hortik. Baina, gaztetxearen kontrako erasoen aurrean, antolatzen eta autogestionatzen jarraitzen dugu gazteok. Horren islada, ostiral honetan egingo ditugun ekintzak direlarik. Esan bezala, urtarrilaren 27an, arratsaldeko seietatik aurrera, kontzertuak, kalejira eta giro aparta egongo da Txiki Otaegi plazan; baita Algortako kaleetan zehar ere. Argazkian, Mentxakabarri gaztetxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun