Leioako bi gazte epaituko dituzte Kottoren heriotzaren gaineko kartelak jartzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 26a, 11:12

Urtarrilaren 31n, asteartea, Leioako gazte bi epaituko dituzte Getxoko epaitegietan, Jose Angel Altzuguren “Kotto” euskal preso politikoaren heriotza salatzen zuten kartelak Leioako kaleetan jartzea leporatuta. Izan ere, kartelak jartzen ari zirenean Ertzaintzak identifikatu egin zituen eta, dirudienez, salaketa jarri zieten. Bide batez, Leioako Udaleko PSE-EEko bozemaileak ere salaketa jarri du Kottori buruzko kartelan (ikusi argazkia) PSOE heriotzaren erantzule hartzen zelako. Argazkian agertzen den kartela jartzeagatik epaituko dituzte Leioako bi gazteak.

Etengabe
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bloga
http://etengabe.org/
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun