Ostiral honetarako zortzi kontzentrazio deitu ditu Uribe Kostan Etxeratek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 26a, 11:42

Hilero bezala, azken ostiralerako, urtarrilak 27, hainbat kontzentrazio deitu du Etxeratek Euskal Herri osoan. Hilabete honetako leloa "Estatus politikoa orain. Euskal presoak Euskal Herrira!". Uribe Kostan honakoak izango dira hitzorduak: Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Areetan, Xake plazan; Algortan, Telletxen; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean; Urdulizen, BBVAren aurrean; eta Armintzan, bus geltokiaren aurrean. Kontzentrazio guztiak 20:00etan izango dira, Armintzakoa izan ezik, 19:30ean burutuko baita. Leioako Kurkudi eta Algortako Amnistia tabernetan taloak egongo dira kontzentrazioen ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun