Bilera horietan "mozioaren mamia azaldu eta Osoko Bilkuran zinegotzi guztien babesa eskatuko diegu", adierazi dute gaur. Beraz, datozen asteetan, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Barakaldo, Getxo, Irun, Portugalete, Santurtzi, Basauri, Errenteria, Sestao, Galdakao, Leioa, Iruñea, Tutera, Baiona, Angelu eta Biarritzeko udaletako alkate edota bozeramaileekin bilkurak eskatuko dituzte.
Gaiaren inguruko berriak:
Ibaetako foroak eskerrona azaldu die Bilbon manifestatu zirenei eta, aurrera begirako erronken berri eman du (Etxerat.info, 2006 Urt 25)
Ibaetako manifestua udaletan mozio gisa onartzea bultzatuko du Ibaetako Bilguneak. Horixe izango da, besteak beste, datozen hilabeteetan bilguneak egin asmo duena. Ibaetako Bilguneak atzo azaldu zuenez, "manifestuak beharrezkoa du udalen babesa" Euskal Herriko oinarrizko erakundeak direlako eta herritarrengandik gertuen lan egiten dutenak direlako. Horregatik Ibaetako Manifestua mozio bihurtuko dute eta udaletxe guztietan aurkeztea sustatuko dute. Ekimen hori burutzeko Ibaetako Bilguneak Euskal Herriko 18 udaletxe jendetsuenetako alkate edota bozeramaileen batzordeekin biltzea erabaki du; Getxo eta Leioa tartean. Argazkia: