Neguko Bide Segurtasunerako Plana jarri dute martxan elurteak egon daitezkeelako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 26a, 20:56

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Neguko Bide Segurtasunerako Plana jarri du martxan gaur, eguraldiaren iragarpenen arabera datozen orduetan elurra egin eta horrek errepideetako zirkulazioa oztopa dezakeelako. Hori dela eta, arretaz gidatzea eta errepideei buruzko informazioa eskuratzea eskatu diete gidariei. Trafikoaren eta errepideen egoeraren berri izateko, gidariek EAEn Trafikoa Kudeatzeko Zentroaren etengabeko arreta-telefonora (902 112 088) dei dezakete edota Trafiko Zuzendaritzaren webgunean (www.euskadi.net/trafikoa) begiratu. Horrez gainera, Herrizaingo Sailak azken orduko informazioa eskainiko du prentsa oharren bidez, baita irratietan egiten dituzten ohiko konexioen bitartez ere. Argazkian, elurra Sopelako udaletxeko plazan, 2005eko otsailan.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenak dioenez, gauean 300 metrora iritsi daiteke elurra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun