"Egunkaria auzia" dela eta, egunotan erabakiko da Xabier Oleagaren aurkako epaiketak jarraituko duen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 26a, 21:13

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur eta bihar auzipetuen defentsaren helegitea aztertuko duela eta, "Egunkaria auzia" bertan behera utz dezatela eskatzeko elkarretaratzea egin da gaur goizean Donostian, Egunkariaren Alde Elkarteak antolatuta. Xabier Oleaga (argazkian, laugarrena ezkerretik hasita) erandioztarra tartean, zazpi auzipetuek berrehunen bat lagunen babesa jaso dute; besteak beste, han ziren Batasuna, EA, EB, Aralar, EHAK eta LABeko ordezkariak. Bitartean, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 2. Salak gaur hasi du helegiteari buruzko auzi-saioa, eta bihar jarraituko du. Defentsaren helegitea onartuz gero, auzia bertan behera geratuko litzaeke. Argazkia: Azaroan ere gehiengo politiko eta sindikalaren babesa izan zuten zazpi auziperatuek / Egunkariaren Alde Elkartea.

Gaiaren inguruko berriak:

"Egunkaria auzia" artxibatzeko eskatu dute auzipetuekin batera berrehun bat lagunek (Berria.info, 2006 Urt 26)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun