Erandioko inauteriek badaukate aurpegia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 26a, 21:32
Cristina Leal Arte Ederretan lizentziatua izan da Erandioko Udalak antolatu duen Inauterietako I. Kartel Lehiaketaren irabazlea. 1.500 euroko saria jaso du. Otsailaren 24tik 28ra ospatuko dira aipatu udalerrian inauteriak eta egun horietako ekitaldiak iragarriko dituen kartelaren egileak honela azaldu du berak egindako diseinuaren edukia: "deabrutxoz mozorrotutako familia dibertigarria, inauterietako izpiritua islatzen duena. Fondo gorriaren gainean irribarre zabala duten irudi beltzez egina dago kartela". Lehiaketara aurkeztutako 19 kartelak erakusgai jarriko ditu Kultura Sailak, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean, otsailaren 1etik 20ra eta udaletxeko erakusketa aretoan, otsailaren 20tik martxoaren 3ra. Argakian, kartelaren egilea, Mikel Ariera-araunabeña alkatea bere eskuinean duela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun