Portu Zaharreko zabalguneari erabilera pribatua ematearen aurkako alegazioak aurkeztuko dituzte hainbat herritarrek eta Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 26a, 22:34

Getxoko Udalak antzineko igerilekuen orubean proiektu pribatuak sustatzeko asmoz egin nahi duen hiri plangintza aldaketa zehatzaren aurrean, alegazioak aurkezteko asmoa agertu dute herritarrek. Ezker Batuak Portu Zaharreko antzineko erribera gaineko zabalgunea negozio pribatuak sustatzekoa izateko proposamena eraman zuen abenduko udal batzarrera eta honek hasiera batean onartu. Egoerari aurre egiteko asmoz, Getxo Bizia herri plataformak urtarrilaren 18rako batzar informatiboa deitu zuen Portu Zaharrean bertan. Orain herritar talde bat informazioa zabaltzen eta orubearen izaera publikoaren aldeko alegazioak egiteko eredu bat banatzen arduratu da. Alegazioaren testuan zehazki hurrengoa eskatzen da, kalifikazioa ez dadila aldatu, ekipamendu publikotzat deskalifikatzeak getxoztar guztien kaltetzea dakarrelakoan. Getxo Biziak ere bere alegazioak aurkeztuko ditu, eta aldi berean aipatu alegazio eredua sinatzera deitzen du. Argazkia: Zabalgunearen inguruan Portu Zaharreko jaiak ospatu ohi dira / Portuzaharra's Fotolog.

Joan den abenduaren 27an Udal Batzarrak behin-behingoz onartu zuen Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa zehatza. Honen arabera, lehenago igeritokiak zeuden Portu Zaharreko orubea ekipamendu publikotzat deskalifikatuko litzateke, bestelako ekipamendu baten ustiaketa pribatuari bidea emanez. Honen aurrean honakoak adierazi nahi ditugu: batetik, orube publikoaren erabilera pribatuaren aurka gaude. Bigarren, eztabaida publiko parte hartzailea zabaldu behar da. Eta azkenik, kalifikazio aldaketa gelditu behar da.

Getxo Bizia herri plataforma Portu Zaharreko orubearen kalifikazio-aldaketaren aurrean (2006 Urt 26)

Getxo Bizia


Gaiaren inguruko berriak:

Portu Zaharreko zelaigunearen pribatizazioa salatu eta informazio-batzarra deitu du biharko Getxo Biziak (2006 Urt 17)

Portu Zaharreko zabaldegiari buruzko erabakiaren aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztea aztertzen ari da Getxoko PSE-EE (2005 Abe 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun