Eguraldi adituek iragarri bezala elurra gogotik egin du eta ari du Euskal Herriko hainbat puntutan eta hotzaldiak bihar arte iraungo du. Goiz partetik, Uribe Kosta zuritu du elurrak eta arratsaldeko lehen orduetan eskualdean ziren prezipitaziorik handienak, adituen arabera. Hala ere, gurean, gutxi izan dira errepide sarean izandako arazoak, baina horiek hainbat hezkuntza zentroetan izan dute eragina. Besteak beste, Leioako Sarriena auzora bidean,
EHUko campusera joateko errepidearen egoera txarra zela-eta, hainbat autobus zerbitzu ere eten egin behar izan dituzte. Gauzak horrela, Barandiaran institutua eta Leioako Ostalaritza Eskola –campusean bertan– itxita egon dira, Lakuako
Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez. Leioako campusean, berriz, horrenbeste unibertsitari hara iritsi ezinik geratu direla kontuan hartuz hainbat karreratan iragarrita zeuden azterketak bertan behera utzi dituzte. Plentziako eskola publikoa ere ateak itxi ditu. Argazkian, Algortako Ereaga hondartza zuri-zuri eginda.