Uribealdeko Gurutze Gorriak Basati I ontziaren uretaratzea ospatu du gaur eguerdi partean eta dagoeneko erreskate zein esku-hartze zereginetan parte hartzeko prest dute, prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Jende zein ondareen bilaketa arinak ahalbidetuko ditu hamabi miliatan barrena Basati I ontziak. Uretaratzea, Algortako Arriluze kaian izan da eta bertan egon dira Iñaki Zarraoa alkate getxoztarra, ordezkari politikoak eta kaiko agintaritza, Itsas Salbamenduko zein Gurutze Gorriko kideak, besteak beste. Argazkian, Basati Iak ordezkatu duen Bilbao ontzia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!