Turkiari buruzko hitzaldia izango da bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 30a, 21:52

Astearte honetan, urtarrilak 31, "Turquía: entre Europa y Asia" hitzaldia eskainiko du Jean-Louis Balans Bordeleko Unibertsitateko Ikasketa Politikoen Institutuko irakasleak, EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Falkultateko gradu aretoan. Zientzia Politiko katedraduna ere bada Balans. Esan bezala, Bordeleko Unibertsitatean burutzen du bere irakaskuntza-lana, aipatu ikasketa arloarekin zerikusia duten gaien inguruan, batez ere Afrikako politikarekin loturiko kontuei buruz. 90eko hamarkadan diplomazialari egon zen Zimbawe eta Turkian. Azken urteotan, bere argitalpenak, Europar Batasunean sartzeko Turkiaren kandidaturaz izan dira. Hitzaldia 12:00etan izango da. Argazkian, Istanbuleko Santa Sofia museoa.

Nazioarteko Ikasketen Katedrak antolatutako Grandes Cuestiones del Mundo Actual izeneko bigarren hitzaldi zikloaren hirugarren hitzaldia da hau. Zikloan 2005-2006 ikasturtean zehar nazioarteko gai zerrendaren arazo garrantzitsuenetako batzuk jorratzen ari dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun