Jabier Gallaga preso algortarra Madrilera eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 1a, 10:03

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe blogaren bitartez jakinarazi duenez, Jabier Gallaga Ruiz (argazkian) Algortako euskal preso politikoa larunbatean, urtarrilak 28, eraman zuten Kordobatik Valdemoroko espetxera. Bere abokatuak errepresioaren aurkako erakundeari esandakoaren arabera, "diligentzia judizial batzuk izango ditu otsailaren 2an (bihar) eta epaiketa otsailaren 16an. Bestalde, hilaren lehen asteazken guztietan bezala, gaur, otsailak 1, Etxerat elkarteak kontzentrazioa egingo du Bilboko Frantziako kontsulatuaren aurrean, 11:00etan. Oraingoan Aitor Elortzaren heriotza salatzeko egingo dute elkarretaratzea. Algortako iheslari politikoa hilik aurkitu zuten urtarrilaren 16an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun