Bizilagunen hamar urteetako borrokaren ondoren, Maidaganeko pasagunea lurperatzea onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 1a, 14:12

Maidaganeko trenbide-pasagunea lurperatzeko proiektua onartu zuen atzo Bizkaiko Garraio Partzuergoko kontseilu orokorrak, bertoko bizilagunak biltzen dituen Sendoa elkarteari arrazoia emanez. Getxo aldekoak hamar urte luzez –garraiobidea inauguratu zenetik– aritu dira toki horretan metroa estaltzea eskatuz, egun dagoen igarobidea "oso arriskutsua" delako. Besteak beste, Geroa ikastola eta Nuestra Señora de Europa ikastetxea daude ondoan. Gauzak horrela, lurperatzeko lanak 2007an hastea aurreikusi dute eta gutxienez 24 hilabete beharko dira amaituta egoteko. Aurreikusitako aurrekontua, berriz, 17 milioi eurokoa da. Alegazioak jaso eta horiek aztertu ondoren, datozen hilabeteotan aterako dituzte obrak lehiaketa publikora. Maidaganeko lanak bidean, latu gabe dago oraindik Urdulizeko pasagunea kentzeko proiektua. Geltokia bera eta 900 metro inguruko trenbide zatia lurperatzea eskatuko luke horrek.

Bizkaiko Garraio Partzuergoko arduradunen hitzetan, lan horiek ez dute eraginik izango metroaren eguneroko jardunean. Lurperatuko den zatia 150 metrokoa bada ere, lanak 850 metroko lur-zatia hartuko dute, hasieran, behinik behin. Kaltetutako bizilagunek begionez hartu dute albistea, baina zuhurtziaz. Gotzon Landeta Sendoa elkarteko bozeramaileak hainbat hedabideei adierazi zienez, "ikusteko dago oraindik proiektu hori egokiena den". "Gezurra badirudi ere, hamar urte igaro dira", gaineratu zuen. Lanak bukatzeko aurreikusitako epeei, berriz, luze iritzi diote. Hori dela eta, "azkartasuna" eskatu diete erakundeei.

Gaiaren inguruko berriak:

Maidaganeko igarobidea lurperatzeko "aurrekontu-partidarik ez" dutela finkatu salatu du Getxoko PPk (2005 Aza 12)

Maidagan eta Urdulizko igarobideak lurperatuko dituzte (2005 Ots 23)

Maidagan eta Urdulizko igarobideen lurperatzea otsailaren 23an erabakiko da (2005 Urt 20)

Leioa-EHU tranbiaren proiektua ikusgai egongo da bihartik aurrera Leioako udaletxean (2005 Urt 19)

Maidaganeko pasagunea "ahalik eta azkarren" lurperatzea eskatu dute auzokideek (2005 Urt 14)

Maidaganen lanak egitekotan "auzotarren ahaleginari esker" izango da Getxoko PSE-EEren ustez (2005 Urt 14)

Hiritarrei iruzur egitea leporatu dio PPk Jose Luis Bilbaori (2005 Urt 14)

Ez dago akordiorik Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak lurperatzeko (2005 Urt 14)

Zarraoak metroko lurperatze lanak Getxoko udalerri osora zabaltzea eskatu du (2005 Urt 12)

Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak 2007an lurperatuko dituzte (2005 Urt 12)

Aldundiak Maidagan eta Urdulizen trenbidea lurperatuko duela iragarri du (2005 Urt 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun