Egitasmoa begi onez ikusi arren, Maidaganeko trenbide-pasagunea lurperatzeko lanek sortuko dituzten eragozpenez ohartarazi du Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 1a, 20:48

Iñaki Zarraoa Getxoko alkatea pozik agertu da gaur, Maidaganen metroa lurperatzeko, Bizkaiko Garraio Partzuergoak atzo hartutako erabakiaren aurrean. "Lan horiek egitea aspaldi eskatu zien horren ardura duten erakundeei Getxoko Udalak. Elkartasunetik egindako aldarrikapena zen. Izan ere, beti uste izan dugu eskariak ez zituela galarazi behar Bizkaiko beste alde batzuetara metroa eramateko asmoa, Ezkerraldera edo Basaurira kasu”, zehaztu du udal agintariak. Zarraoak gogo onez hartu du egitasmoa “inguru horretan oinezkoen segurtasuna bermatu –burdinbidearen gaineko pasabidea kenduko dute– eta horrek auzokoen bizimodua hobetuko duelako”. Hala ere, Garrio Partzuergotik bertatik aditzera eman dutenez, lanak egingo diren tokiaren ondoan etxebizitzak daudenez, eginbeharra "zail samarra" izango da. "Bizilagunei eragozpenak eragingo dizkie nahitaez", alkateak berak dionez.

“Bi urte zail izango dira egin beharreko obren ezaugarrien eraginez: ingurune nahiko estua da, bi kale oso mehar daude trenbidearen albo banatara. Gainera, metro zerbitzua eten ez dadin behin behineko neurriak hartu beharko dira kale hauetan. Bidezabal eta Maidagan arteko bizilagunek gehienbat, ezin izango dute euren garajeetara autorik sartu”. Ordainean, eta bertokoen onerako, "arazo horrek konponbidea izango du", Zarraoak nabarmendu duenez. "Maidaganeko trenbide-pasabidea lurperatuz, arrisku egoera saihesteaz gain, plaza bat izango du gune berriak, ingurunea bizilagunentzat berreskuratuz. Bizi kalitate hobeagoa ekarriko du horrek ingurukoentzat”, alkateak azaldutakoaren arabera. Udal agintariak aipatu du erakundeetatik "neurri egokiak" hartuko direla lanengaitik kaltetutako bizilagunek garajea izan dezaten "euren etxeetatik hurbil eta dohainik, dagokion erakundeak ordainduko duelako".

Gaiaren inguruko berriak:

Bizilagunen hamar urteetako borrokaren ondoren, Maidaganeko pasagunea lurperatzea onartu dute (2006 Ots 01)

Maidaganeko igarobidea lurperatzeko "aurrekontu-partidarik ez" dutela finkatu salatu du Getxoko PPk (2005 Aza 12)

Maidagan eta Urdulizko igarobideak lurperatuko dituzte (2005 Ots 23)

Maidagan eta Urdulizko igarobideen lurperatzea otsailaren 23an erabakiko da (2005 Urt 20)

Leioa-EHU tranbiaren proiektua ikusgai egongo da bihartik aurrera Leioako udaletxean (2005 Urt 19)

Maidaganeko pasagunea "ahalik eta azkarren" lurperatzea eskatu dute auzokideek (2005 Urt 14)

Maidaganen lanak egitekotan "auzotarren ahaleginari esker" izango da Getxoko PSE-EEren ustez (2005 Urt 14)

Hiritarrei iruzur egitea leporatu dio PPk Jose Luis Bilbaori (2005 Urt 14)

Ez dago akordiorik Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak lurperatzeko (2005 Urt 14)

Zarraoak metroko lurperatze lanak Getxoko udalerri osora zabaltzea eskatu du (2005 Urt 12)

Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak 2007an lurperatuko dituzte (2005 Urt 12)

Aldundiak Maidagan eta Urdulizen trenbidea lurperatuko duela iragarri du (2005 Urt 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun